Letra de Zapalduen olerkia ( zuzendua )

Ken Zazpi

Letra de Zapalduen olerkia ( zuzendua ) de Ken Zazpi
Busca letras de canciones, artistas y radios de diferentes paises y ciudades.

Letra de ZAPALDUEN OLERKIA ( ZUZENDUA ) de KEN ZAZPI.

( Ken Zazpi )

Herri ikustezin hontan
itzalekin jolasten
neu izaten saiatzen
geroa margozten
Nire ezintasun denak
behin da berriz kantatzen
egunsentia
bide hau sentitzen

Denok ez dugu berdin
kontatzen historiak
zaila da ulertzea
bestearen egia
baina kantatu nahi dut zapalduen olerkia
estalita duten
samin guztiak
ohe hutseri, amaren malkoei
lapurtzen diguten denbora iheskorrari
burdin hotsei, aitaren beldurrei
sufritzen dugunoi

Txikitatik entzuten
zer izan behar garen
indarrez inposatuz
zer maitatu behar den
baina kantatu nahi dut zapalduen olerkia
estalita duten
samin guztiak
lagun minei, bakardadeari
bizigabe utzitako une bakoitzari
izan zirenei
gaur garenari
izango direnei

Esaidazu maitea
dena aldatuko dela
bihar ere nirekin egongo zarela
eta ondorengoek
ez dutela sekula
kantu hau kantatuko
malkorik botako
esan maitea
esan laztana
entzun nahi dudana
esan laguna

Istripuei
berri txarrei
bidean galdu ditugun lagun guztiei
gugatik dena, eman dutenei
askatasun haizeari
zuei
haizeari
zuei
zuei
zuei