Letra de Itxura ederra

Betagarri

Letra de Itxura ederra de Betagarri
Busca letras de canciones, artistas y radios de diferentes paises y ciudades.

Letra de ITXURA EDERRA de BETAGARRI.

( Betagarri )

Musikaren erritmo beltzean murgilduta
burua itzalita, bihotza piztuta nengoela,
abisatu gabe heldu den egunsentia bezala,
begiak irekitzean oroitzen den ametsa.

Horrela agertu zara, ikuskizun bitxia,
iluntasunean handitzen zaren argi txikia.
Eta ez dakit nor zaren zu,
eta ez dakit zer daukazun,
baina gaurko gaua argitu duzu.

EZ DA DAUKAZUN IRRIFAR HORI
EZ DA ZURE ILE BELTZARANA
GUZTIZ MAITEMINDUTA NAUKANA
HORI EZ DA.
EZ DIRA ESATEN DITUZUN GAUZAK
ETA EZ DA DAUKAZUN BEGIRADA
SKA DANTZATZEN DUZUN ITXURA
EDERRA DA.

Dantzatzen aurkituko gaitu lehenengo eguzki printzak,
ni ere betierekoa nintzake zurea banintz.
Eta ez dakit nor zaren zu,
eta ez dakit zer daukazun,
baina gaurko gaua argitu duzu.

EZ DA DAUKAZUN IRRIFAR HORI...

Jarri musika ozen denek entzuteko,
gau osoa daukagula Ska dantzatzeko.