Letra de Aspaldian utzitako zelda

Berri Txarrak

Letra de Aspaldian utzitako zelda de Berri Txarrak
Busca letras de canciones, artistas y radios de diferentes paises y ciudades.

Letra de ASPALDIAN UTZITAKO ZELDA de BERRI TXARRAK.

( Berri Txarrak )

jakin nahi nuke nork betetzen duen orain
nik utzitako zelda
ea entelegatzen duen hormako izkribu tipia :
"eroria burrukara"

ea alboko zeldatik inork hots egiten dion
komuneko plastikozko tuberia soltatuz
telefonoz bezala mintzatzeko
ea hango egunak eternal dirauen,
gauak izotzezko,
egunsentiak esne garratza diren

ea errekuentoan mirilatik so egiten duen begiak
[surveillir et punir]
inor ikusten duen, edo jadanik inor ere ez
[denak ala inor ez]

jakin nahi nuke ihes egin genuenok
benetan ihes egin genuen
ala ihes egitearena, bizitzen irauteko
atxakia hutsa izan zen.